ITSAS ARGI eta UHABIA ikastolari diru laguntzarik ez…

ITSAS ARGI eta UHABIA ikastolari diru laguntzarik ez…
Dokumentua kargatu

2013an zen bainan aktualitatea da oraindik 2015ean.

Bai erran moldearengatik bai erabidearengatik surrealista den gutun bat ofizialki errezibitu zuten ITSAS ARGI ikastolakoek ,eta azken lau urteetan bergutunak UHABIA ikastola elkarteko kideek .
Murgiltze sisteman haien haurrak ezartzea erabaki duten ahetzeko familia batzuek diru laguntzaren galderei erantzun hori jaso dute ahetzeko herriko etxearen partetik :
« ikastolari zero euroko diru laguntza ematea erabaki du 2013ko apiriliaren 3ko herriko kontseiluak . » ( ITSAS ARGIko paper ofiziala karga dezakezue gure weborrian www.ahetzen.com)
Gutun hori ahetzeko lehen axunta den DI FABIO jaunak ( finantzarena ) izenpetu zuen, hura bera euskararen alde deklaratu dena azken departamenduko hauteskundeetan zehar.
UHABIA ikastolaren kasuan, Ahetze bakarrik ez du diru mailan laguntzen ! Arbonak, Getariak eta Bidartek bai.
Desberdintasun hori ezabatzeko ikastola diruz laguntzea erabaki dugu AHETZEKO HERRITARREN HITZAko kideok eta gaur arratseko 19h45etan iraganen den prentsaurrekoan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu mixel ETXOANen etxean ( 155 larre luzia bidea penttokan etxea ahetzen).
Aheztar eta guraso gisa zuen presentzia garrantzitsua iduritzen zaigu. Testu bat irakurriko dugu eta argazki bat aterako dugu informazioa prentsan zabaltzeko (MEDIABASK, SUD OUEST, semaine du pays basque).
Aintzinetik eskertzen zaituztegu etorririk.

Begitarte onez AHETZEKO HERRITARREN HITZA