ALTERNATIBA Baionan

Alternatiba 2018 Baiona, bidez alda dezagun orain!
5 urte itxoin eta gero, Alternatiba berritz heldu da Baionara urriaren 6 eta 7an!
Ainitzek galdegu diguten bezala, 2018an alternatiben herrixka berri bat iraganen da Baionan larunbatean eta igandean, urriaren 6 eta 7an. Alternatiba Baiona, Parisetik ekainean abiatu den Alternatiba Itzulia desafio klimatikoari eta trantsizio energetikoari buruzko sentsibilizatzeko operazio erraldoiaren azken etapa izanen da.
Garrantzi berezia ukanen du eta oihartzun handikoa izanen da, ikusiz eta Baionan lehen aldikoz antolatu zelarik zenbat gauza eragin zuen. Aurtengo edizioan 30 000 pertsona igurikatuak dira. Kriston besta popularra izanen da, alternatiba konkretuak eta aterabide alaiak deskubritzeko parada. Lagun arteko herri bat biharko mundu berri bat igurikatzeko: ongi etorri deneri!