TXOMIN EZPONDAREN OHORETAN

TXOMIN EZPONDAREN OHORETAN
TXOMIN EZPONDAREN OHORETAN
TXOMIN EZPONDAREN OHORETAN

arraskatsua izan da ekainaren 11an Ahetzeko Herritarren Hitza elkarteak antolatu dion omenaldia EZPONDA txomineri.
Eguraldiak lagundurik egun goxo bat pasatu ahal izan dute gertakarirat hurbildu ziren 180 pertsonek.
Ezponda lehenetako bat iritsi zen gunera ongi pasatzea gogoarekin eta ongi pasatu egin duela dudarik erran dezakegu.
Bertsozaleendako ez da ezer eskas izan, pentsa LAZKANO imanol, GORROTXATEGI jose luis, LAKA jean louis, AROZENA manolo, MURUA iƱaki, EIZMENDI jean louis, XALBADOR mixel,MENDIBURU jean pierre, ELIZAGOIEN bittor, BARROSO Odei, MURUA xumai , SASCO nahia, COLINA sustrai eta ARZALLUS amets bertsulari famatuek parte hartu baitute egunean zehar.
UHABIA ikastolako haurrek, aheztar batzuk barne, hasiera emana zioten egunari bertso moduan. Zintzur bustitzean zehar ARANTZOLA kantariak aritu dira ere kantuz.
Arratsaldearen hasieran zikiro jateko tenorea zen, plateren artean bertso saioek animaturik gehi ARANTZOLAko kantariek KIKI BORDArekin batera.
Zikirotik landa pantxoa CARREREk eta ugo bere semeak kantalditxo bat eskeini dute eta horren ondotik KIKI bordak aniamatu egin du besta.
Tartean ezpondak istorio batzuk eskeini dizkigu ta egia erran horretarako apropos da gizona, "one man show" delako moduan aritu da jendea irri eginarazteko.
Eguna lasaiki amaitu da atsean, denak pozik eta heldu den urterari jadanik begiratzen.