Ez ditzagun Linky eta Gazpar gure etxeetara sartzen utz !

Dokumentua kargatu
EZ DITZAGUN LINKY eta GAZPAR GURE ETXEETARA SARTZEN UTZ !
Hedabideen isiltasun abantzu osoan, Enedisek (ERDF zena) eta GRDFek LINKY eta GAZPAR kontagailu berriak, "adimentsuak omen direnak, bortxaz inposatu eta ezarri nahi dituzte gure herrian uztailatik goiti.
Linky-k teknologia kaltegarri baten akuriak bihurtzen gaitu
Osasun Munduko Erakundeak (OMS) radiofrekuentziak “minbizi eragile” potentzialetan sailkatu dítu.
Linky-k etxean berean zelatatzen gaitu
Línkyri esker gure ohitura guztiak ezagutzen ahalko dira.
Linky-k datu gisa saltzen gaitu
Ez gara bezeroak gehiago baizik eta produktuak eta Enedisek gure datuak esplotatzen ahal dituzten 270 “data brokers"-ei salduko dizkie.
Linky-k gizatasuna kentzen digu
Linkyk ehunka enplegu suntsituko ditu. Linky-k dirurik gabekoei argindarra moztera ahalbideko du, urrundík eta emoziorik gabe.
Linky, sentsugabekeria ekologiaren ikuspegitik
Ongi ibiltzen diren 35 milioi kontagailu ordezkatuko dira.
Linky garresti aterako zaigu
Linky ezartzeak 7-8 miliar kostatuko zaigu.
Linky ukalzen ahal dugu, ukatu behar dugu
Ezetz erraten dutenak geroz eta gehiago dira. Hamarnaka Koiektibo sortu dira, 321 herriko etxek (Aix-en-Provence, Caen, Arbona...) beraien herrian Linky ezartzearen aurkako deliberoa hartu dute. Erabiltzaile askok ukatzen dute, banaka edo kolektiboki. Legeak ez du ukoa zigortzen. Enediseko presídenteak Biltzar legegilean erran du : "Ez dugu inoren atea bortxatu nahi".
Apirilaren 27an atseko 7ak eta erditan Denen xokoa gelan (eskolaren ondoan) bilkura publikoa Ahetzeko Herritarren Hitza elkarteak antolaturik CADEn laguntzarekin. www.ahetzen.eus