AHH-k bat egiten du UHABIA IKASTOLA elkartearekin
Gehiengoko jaun ta andereak,
Euskararen ikasketa sustengatzen dugulako!
Hezkunde nazionalarekin kontrapean den eskola laiko pribatu bat laguntzea legeak auzapez bati debekatzen ez diolako!
Ez baitira interes partikularrik istorio honetan, zuek erraiten duzuen bezala, baizik eta interes amankomun eta publiko bat bakarrik;europako hizkuntza zaharrena salbatu eta irakatsi behar dugulako!
Euskararekiko eramanten duzuen herriko politikak koherentziarik ez duelako! zuen argudioak bezala justifikatzeko 500 euroko diru laguntzaren ukatze bat noiz diru publikoko 22800 euro partekatzekoak diren!
Mattin trecuren herrixkan ikastola bat sortzen bada legeak diruztatzea inposatuko zaizuelako!
Guk, ahetzeko herritarren hitzakook,ikastoletan haien haurrak eskolatu dituzten familiak sustengatzea erabakia hartzen dugu, horregatik 500 euroko diru laguntza emaiten diegu.