UHABIA ikastola

dakizuen bezala UHABIA ikastolak errezibitzen ditu Ahetze, Arbona, bidarte eta Getariako haurrak ama eskolan eta lehen mailan. SEASKA(www.seaska.eus)federazioko kidea da Bidarten kokaturik den UHABIA ikastola. Azaroaren 5an goizeko 10 etatik eguerdi arte bere lehen ikasturtearen ATE IREKIAK iraganen dira, interesatuak direnak ongi etorriak izanen dira euskarazko murgiltze irakaskuntza sistema proposatzen duen ikastolaren egoitza eta hezkuntzaren ibilmoldea ezagutzeko.