Mattinen Omenaldia 1916-2016
150 bat pertsona hurbildu dira ahetzera pasa den igandean mattin trekuren omenaldian. Omenaldia mattinen harri ondoan hasi da ,UHABIA ikastolako haurrek "bizirik gaudelako" eta " bai euskarari" kantak kantatu dituzte. Gero mattinen oroitzapenez bertsu zonbatzuk entzunak izan dira mattinen lehen orduko laguna den txomin ezpondaren partetik baita ere ziburuko bertsu eskolako bi gazteen partetik. Hortik landa lore emaitea izan da panpili trekurekin, mattinen semea, xanpun bertsolari donibandar zenaren emaztearekin batera.
Zikiro denboran arbonako arantzolako kantariak aritu dira kiki borda musikariak lagundurik. Gero urepeleko aire ahizpek kantalditxo berezi bat proposatu egin dute zeren betiko kantuei gehitu dituzte mattinek idatzitako bertsu batzuk kanta moduan. Horren ondotik kalitatezko bertso saioaren txanda izan da xumai muruarekin, odei barrosorekin eta haimar karrikarekin ahaztu gabe txomin ezponda gai emailea. Arratsaldea besta giroan finitzeko agnes perezek mutxikoak animatu ditu , berriz kiki bordak lagundurik. Arratsalde osoan UHABIA ikastolako buraso elkarteak talo salmenta egina du.