1916-2016 Mattin TREKU 100 urte

1916-2016 Mattin TREKU 100 urte

mende bat pasa da Mattin TREKU Ahetzen sortu zenetik...hori dela eta erabaki dugu , Ahetzeko Herritarren Hitzako kideok, "omenaldi" bat antolatzea edota hobekiago erran herriko besta bat antolatzea gure herrian bere sorterrian berak maite zituzten gauzekin hala nola bertsolaritza, euskara eta laguntasuna.
Besta hori iraganen da ekainaren 5ean igandearekin goizeko 11ak eta erdietatik goiti trinketeko aparkaleku handian karpagunean. Egunean zehar animazio desberdinak izango dira bertsolariak, dantzalariak, kantariak eta egoerdian zikiroa izanen da. zikiroendako izen emaiteak eta ordaintzeak aintzinetik eginen dira maiatzaren 21ean goizeko 11 etatik arratsaldeko 2ak arte eta maiatzaren 28an arratsaldeko 6 etatik 8ak arte, aldi bietan aparkalekuko aterpean. Zatozte saldo handian egun goxo baten pasatzera!