ELKARTASUNA
Konfinamendua dela eta elkartasun sareak osa eta indartu ditzagun!
Gure elkarteko kide bat sare huntan izanik aheztarrei proposatzen diegu parte hartzea ekintza xume honetan bixkotxak prestatuz osasun arloko langileentzat.
Heldu den banaketa aitzinikusia da heldu den asteazkenarentzat, beraz proposatzen dizuegu asteartearekin zuen etxeetatik pasatzea bixkotxen bila.
Bakarrik erre diren bixkotxak onartuak dira eta eskertuko genizueke bixkotxaren osagaiak markatzea ere.
Motibatuak direnentzat gurekin harremanetan sartu edo mezu pribatu baten bidez facebooken edo emailez ahh@ahetzen.eus helbidera edo 06.18.03.33.94 telefono zenbakira hitzordu bat finkatzeko.
Aitzinetik milesker deneri PARTE HARTURIK eta MEZUA ZABALDURIK !!!
argazki gehiago https://www.instagram.com/ungateaupourlhosto/